Arandoño kultur elkartearen sortzaile eta lehendakaria izan zan Felix Aretxagari omenaldia egiteko, elkarteak antolatu duen kontzertua da apirilaren 4an aukeran izango duguna, joan zen urtean hil zen Aretxaga oroitzeko antolatutakoa.
Mila Milikuak zuzenduko duen Durangoko Orfeoia, eta Jose Luis Echechipia organojole iruindarra arituko dira bihar, apirilaren 4an, 20:15etan hasita Durangoko Andra Mari elizan. Organoarentzako piezak eta abesbatz eta organurakosortutako piezak tartekatuko dituzte ordu beteko saioan.
Aita Madina, Gabriel Faure, Auguste Cherion, Felix Mendelsshon eta Jehan Alain konpositoreen lanak izango dira besteak beste entzungai. Pantaila handi bat izango da ohikoa denez altarean, musikari eta kantarien mugimendu guztiak jaso eta emateko.