Film Laburraren aurkezpena

Anboto 2009ko mar. 30a, 11:32

Martitzena, martxoaren 31 hautatu dute 'Kantatzen ez duen herria herri hila da' lana jendaurrean aurkeztu eta parte hartzaileak omentzeko. Andra Mariko elizpean izango da, 21:00etan.

Martitzena, martxoaren 31 hautatu dute 'Kantatzen ez duen herria herri hila da' lana jendaurrean aurkeztu eta lanean parte hartu duten lagunak omentzeko. Durangoko Andra Mariko elizpean izango da, 21:00etan.

Iban Gorriti kazetariak zuzendu duen film laburra da 'Kantatzen ez duen herria herri hila da', eta 1937ko bonbardaketa bizi izan zuten lagunak bildu dituzte film laburrean. Alberto Barreña, Jesus Moreno eta Jose Antonio Olea, ume ziren 1937an, eta haibeste urtean "lurperatuta" izan duten oroimena berreskuratzera gonbidatu dituzte egileek.



Martxoaren 31an gertatutakoa gogoan izan eta "ahazturaren kontra borrokatzeko" helburuz burutu dute ikusentzunezko lana. Hainbat jende batu da proiektura: Iban Gorriti, Maria Gonzalez, Andoni Lupiañez, Germán Rodríguez, Iker Viana, Ibai Elortza, Alberto Barreña, Jesus Moreno, Jose Antonio Olea, Julene Euba, Aner Ruiz, Mikel Núñez, Jokin Lacalle, eta aurkezpenera hurreratuko diren lagun gehiago ere bai.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!