Udaberri Torneoko finalerdiak jokatuko dira gaur

Anboto 2009ko mar. 27a, 14:52

Markinako frontoian eta 19:00etan hasiko dira finalerako bi bikoteak erabakiko dituzten norgehiagokak

Markinako frontoian eta 19:00etan hasiko dira finalerako bi bikoteak erabakiko dituzten norgehiagokak

Lehenengo partiduan Beide eta Salegi markinarrek Kepa durangarraren eta Adei gernikarraren kontra ariko dira. Bigarrenean, Mikel durangarrak eta Elkoro markinarrak Azkarateren (Durango) eta Garateren (Markina) kontra jokatuko dute.

Txapelketa hau Bizkaiko Pilota Federazioak antolatu du. Guztira 20 pilotarik (hamarna aurrelari eta atzelari) parte hartu dute. Denek denekin eta denen kontra jokatu ondoren, koefizienterik onenak lortu dituzten lau bikoteak sailkatu dira finalerdietarako. Finalak apirilaren 4an jokatuko dira. Tokia ez dago oraindik zehaztuta, baina seguruenik Durangoko Jai-Alai pilotalekuan jokatuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!