'Anitzak hitzak', zapatu honetan Durangoko Plateruenean

Anboto 2009ko mar. 26a, 16:07

Martxoaren 28an Durangoko Plateruenean, 22:00etan hasita, izango da Anitzak Hitzak, eta gonbidatu bereziak izango dira gainera: MC Lahaine hip-hop abeslaria, Angolako Beto Sany, Marokoko Zhoeir MC, break dantzariak eta gitarra flamenko-jotzailea igoko dira bihar Durangoko Platerueneko eszenatokira.

Bi urterik behingo Korrikari esker lortutako diru-baliabideen parte bat “onura ekonomikorik ez dakarten baina gizarte-onura bilatzen duten ekimenetan inbertitzeko modu” bezala ulertzen du AEK-k Korrika Kulturala. Egitarau horretan antolatzen du, Korrika bera ailegatu orduko, herri eta hirietan hainbat kultur emanaldi.

Euskarazko arte eszenikoak bultzatu eta euskal sortzaile berriekin bidea egiteko helburu horretan, Anitzak elkarteak bultzatuta sortu dute Anitzak Hitzak proiektua: bertsolaritza, musika, hip-hopa eta multimedia uztartzen dituen proiektua.

Martxoaren 28an Durangoko Plateruenean, 22:00etan hasita, izango da Anitzak Hitzak, eta gonbidatu bereziak izango dira gainera: MC Lahaine hip-hop abeslaria, Angolako Beto Sany, Marokoko Zhoeir MC, break dantzariak eta gitarra flamenko-jotzailea igoko dira bihar Durangoko Platerueneko eszenatokira.

Pantaila erraldoia, bost bideo sortzaile, bi musikari eta MC (hip-hop abeslaria) eta bertsolari bana arituko dira ordu eta laurdeneko Plateruena antzokiko saioan. Bertsolariaren eta hip-hoparen arteko elkarrizketa eta hartu-emanarekin gozatzeko aukera izango dute entzuleek.   
Migrazioaren gaiaren inguruko gogoetak eta berbak plazaratuko dituzte Anitzak elkarteak bultzatutako kultur ekimenean. Nafarroako bertsolari txapelketa irabazi berri duen Xabier Silveira bertsolariak eta hainbat jatorritako hip-hop abeslariak elkartzen ditu ikuskizunak. Musika programazioan Dabid Nanclares eta Asier Ercilla arituko dira. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!