Durango Judo Klubeko gaztetxoak goi mailan aritu dira

Anboto 2009ko mar. 24a, 10:50

Badago bai ezpala. Joan zen zapatuan Durango Judo Klubak Bizkaiko Minikata Txapelketan parte hartu zuen Bilbon eta bikote bik urrea lortu zuten kategoria banatan. Bestalde, klubeko hiru neskatok Eibarko nazioarteko txapelketan parte hartu zuten egun bereko arratsaldean eta domina banarekin bueltatu ziren.

Badago bai ezpala. Joan zen zapatuan Durango Judo Klubak Bizkaiko Minikata Txapelketan parte hartu zuen Bilbon eta bikote bik urrea lortu zuten kategoria banatan.

13 urtez azpiko mailan -hanken teknika modalitatean- Aitor Vivancok eta Julen Otxoak osatutako bikotea onena izan zen. Durangoko taldeko gainerako gaztetxoak ez ziren finalerako sailkatu, baina lan ona osatu zuten. Modalitate hori urterik urtera lehiakorragoa dela argi geratu zen.

11 urtez azpikoan, Nerea Huertak eta Nahia Oleak urrea jantzi zuten txapelketa bikaina osatuta. Azpimarratzeko modukoa da Amaia Bañosek eta Markel Zugazartazak eskuratu zuten zilarra ere.

Hori gutxi balitz, egun bereko arratsaldean klubeko hiru neskatok Eibarko nazioarteko torneoan parte hartu zuten. Hain txapelketa inportantean parte hartzen zuten lehenengoa aldia izan arren -Portugal, Madril eta Santanderko taldeak, besteak beste-, ez ziren kikildu eta domina banarekin bueltatu ziren etxera. Eider Vivankok urrea jantzi zuen, Maria Bazanek zilarra eta Amaia Muruak -kategoria berean, baina pisu ezberdinean- brontzea.



ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!