Durangoko Jai Alai pilotalekuan jokatutako norgehiagokan Elizegik eta Olhak ezin izan zuten finalerako txartela lortu. Partidu hasiera oso orekatua izan zen. Hamaika berdinketa izan ziren segidan (binakotik 12nakora). Orduan, Forondak eta Arriagak sei tantoko errenkada egin zuten eta errenta horri eutsi zioten partidua amaitu arte.
Partiduko bigarren zatian Elizegik, lan ona eginagatik, aurkariak baino pilota gehiago galdu zituen. Arriaga, berriz, inspiratuta ibili ze aurrean. Olhak ondo jokatu zuen, baina saketik hiru falta egin zituen.
