Cafes Baqué txirrindulari taldeak aurpegi berri askorekin ekin dio denboraldiari. Iazko taldetik hiru txirrindularik jarraitzen dute: Borja Abasolo abadiñarrak, Carlos Juez gasteiztarrak eta Toni Garcia tarrrasarrak. Gainontzekoek estreineko urtea izango dute Durangoko taldean.
Guztira 15 txirrindularik osatzen dute taldea. Horietarik bost dira euskaldunak; Borja Collado eta Igor Plaza mungiarrak eta Igor Romero mutrikuarra, gorago aipatutako biez gainera. Hauek dira 2009ko Cafes Baqué taldea osatzen duten hamar txirrindulariak: Miguel Angel Lucena (Kordoba), Jesus Garcia (Avila), Luis Alberto Estevez (Granada), Juan Manuel Pérez (Granada), David Gutierrez (Kantabria), Cristian Castro (Segovia), Oriol Llesuy (Bartzelona), Victor Martinez (Castelló) eta Javier Martinez (Alicante).
Gutierrez 23 urtez azpiko Espainiako Txapelduna da; Llesui, berriz, elite mailako Espainiako Txapelduna. Guztiak Ruben Gorosperen zuzendaritzapean ariko dira.
Eraberritzea
Taldea eraberritzeko arrazoi bat baino gehiago dago. Ruben Calvok esaterako, Portugalgo talde profesional baterako urratsa eman du. Beste batzuk talde profesionaletako filialetara joan dira, aukera ona delakoan. Baina izan da halako egokitzapen baten beharra ere, esperotako maila eman ez dutenen artean.

Taldea asteon aurkeztu duten arren denboraldiari ekin diote dagoeneko. Espainiako Kopako hiru lasterketa joan dira. Ariztondoko hirugarren proban Javier Martinez bigarren helmugaratu zen; sailkapen orokorrean bederatzigarren dago. Igor Romerok ere sasoiko ekin dio eta hamaikagarren dago. Cafés Baqué taldea bera, berriz, hirugarren jarri da, Gipuzkoan ederto ibili eta gero. Domekan Madrilgo Macario sarian parte hartuko dute.