Gimnasia Erritmikoko Eskolarteko Txapelketan ederto dabiltza Durangoko Uztai taldeko gaztetxoak. Joan zen asteburuan, Durangoko Landako kiroldegian jokatutako bigarren jardunaldian, hiru gimnasta sailkatu ziren finalerdietarako: Sara Sendino eta Jasone Uriarte kadete mailan, eta Maialen Madariaga haur-kategorian. Horretaz gainera, klubeko hiru taldek ere aurrera egin dute taldekako txapelketan.
Finalerdiak Arrigorriagan jokatuko dira martxoaren 28an. Finalak maiatzaren 9an dira (tokia zehazteke dago). Apirilaren 5ean kimu mailako finalerdiak jokatuko dira Durangon.
Finalerdiak Arrigorriagan jokatuko dira martxoaren 28an. Finalak maiatzaren 9an dira (tokia zehazteke dago). Apirilaren 5ean kimu mailako finalerdiak jokatuko dira Durangon.