Madrilgo nazioarteko torneoan izango da Sukia

Anboto 2009ko mar. 6a, 12:41

Bigarren urtez jarraian, asteburuan garatuko den Madrilgo Nazioarteko Torneora gonbidatu dute Sukia Rugby Eskola. Gaur abiatuko dira harantz eskolako 32 gaztetxo: 17 haur-mailakoak eta 12 kimu-mailakoak. Iaz esperientzia ikaragarria bizi izan zuten gaztetxoek, eta Sukiak, ahalegin berezia eginez, aurten ere joatea erabaki du.

Helburua gisa honetako topaketek sustatzen dituzten balioekin bat egitea da; kirolarekin, elkarbizitzarekin, talde-lanarekin, errespetuarekin...

14an Miarritzera

Durangaldetik kanporako beste irteera bat egingo du Sukiak hilaren 14an. Haur-mailako gaztetxoak Miarritzera joango dira. Han Krilaren Euskal Akademiak emango duen entrenamenduan parte hartuko dute, Biarritz Olimpique-ren zelaian. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!