Jardunaldi bat faltan, nagusitasunez irabazi du Durango Ilarduyak

Anboto 2009ko mar. 3a, 18:42

Durango Ilarduya RT 39 eta 17 nagusitu zitzaion Irun RT-ri joan zen asteburuan jokatutako jardunaldian. Erdietsitako azken garaipen horrekin Senior B ligako G 5 / 8 T-ko azken fasean bigarren postuan kokatu da talde durangarra, 13 punturekin, lehenengo tokian dagoen Arrasate RTO taldearengandik lau puntura

Durango Ilarduya RT 39 eta 17 nagusitu zitzaion Irun RT-ri joan zen asteburuan jokatutako jardunaldian. Erdietsitako azken garaipen horrekin Senior B ligako G 5 / 8 T-ko azken fasean bigarren postuan kokatu da talde durangarra, 13 punturekin, lehenengo tokian dagoen Arrasate RTO taldearengandik lau puntura. Datorren asteko jardunaldian, aldiz, sailkapenean puntu bakarrera dagoen Arratiko Zekorrak taldearen aurka neurtu beharko ditu indarrak Durango Ilarduyak.

Ohorezko B mailari dagokionez, ostera, Durango Ilarduyak lasaiago aurre egin diezaioke aurre hurrengo jardunaldiari, txapelketako azken aurreko postuan dagoen Oviedo Feveren aurka neurtuko dituztelako indarrak durangarrek. 5. tokian dago Durango RT, jaitsiera postuetatik aldendurik, baina, gora begira jokoan ezer gutxi izateko aukerarekin.

Garaipena eta lidergoa
Txukun aritu zen Elorrio etxean jokatutako azken partiduan. 58 eta 3 garaitu zion Kakarraldo/Mungia B taldeari, eta garaipen horrekin batera Senior B ligako G 9 / 12 T-ko lidergoa ere eskuratu zuten elorriarrek. Beraz, multzoko buru moduan egingo diote aurre datorren asteburuan UBS Cantabria taldeari, txapelketako azken jardunaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!