Tabirakok Arrasaten hasiko du jaitsiera fasea

Anboto 2009ko ots. 27a, 15:17

Tabirakok Mondragon Unibertsitatearen kontra jokatuko du, martxoaren 7an, jaitsiera faseko lehenengo partidua. Durangarrek multzoko goialdean ekingo diote faseari, sei garaipen eta porrot birekin. Hamarreko multzotik laugarren daude Bidegintzarekin eta Urdanetarekin berdinduta; hirugarrenak eta bigarrenak, hurrenez hurren. Bide Bide dago lehenengo zazpi garaipenekin.

Anbotopekok, Julza-Zalduak eta Tabirakok ere martxoaren 7an ekingo diote hurrengo faseari. Kasu horretan, hirurak daude Lehen Erregionaleko igoera fasean. Anbotopekok eta Zalduak bosna garaipen eta hiruna porrotekin ekingo diote, Anbotopekok bigarren eta Zalduak bosgarren; aldeko eta kontrako puntuak hartu dira kontuan. Tabirako sailkapeneko azkenengo tokian dago garaipen birekin.

Tabirakok eta Anbotopekok derbia jokatuko dute lehen jardunaldian, Landako kiroldegian. Zalduak Muskizen kontra jokatuko du etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!