Handien borrero izaten jarraitu nahi du Durangoko Kulturalak

Anboto 2009ko ots. 27a, 15:16

Zallaren kontrako estropezua ahaztuta, horren aurretik zeraman goranzko bidea berreskuratu nahi du Durangoko Kulturalak. Elgoibarrek ez dirudi areriorik egokiena sailkapenean hirugarren dagoelako, baina azken aldian durangarrak talderik indartsuenen kontra ari dira mailarik onena ematen. Hortxe ditugu Zamudioren eta Lagun Onaken kontrako garaipenak, adibide moduan.

Zallaren kontrako porrotak (2-1) ez du aitzakiarik. “Ez ginen egon partiduan”, dio Rikardo 25_01_kirolak_320.JPGTxintxurretak: “Irabazi beharreko partidua galdu egin genuen”.  Eta, hala ere, puntu bat urratuko zuten, Kulturaleko jokalariak baloia eskuaz eraman zuela iritzita, epaileak gol bat baliorik gabe utzi ez balie. Partiduaz batera taldeak Jon Conde ere galdu du partidu batzuetarako. Zaintiratua egin eta herrenka erretiratu zen.

Elgoibar inork gutxik espero zuen maila ematen ari da aurten. Eta jadanik ezin daiteke hartu kasualitate moduan. Joan dira 26 jardunaldi, eta hirugarren daude, lidertzatik puntu bakarrera. Hiru partidu bakarrik galdu dituzte liga osoan. Merezimendu osoz daude dauden tokian.

Txintxurretak badaki nondik etorri daitekeen arriskua: “Kontraerasoan jokatzea gustatzen zaion taldea da. Aurrelari biziak eta azkarrak ditu. Beraz, atzean ezin dugu une batean ere deskuidatu”.

Baikortasuna

Kulturala irregular dabil aurten, baina jokoa nabari zaio. Ikusten da inspiratuta daudenean edozein talde estu hartzeko kapaz direla. Horregatik, Txintxurreta baikor dago biharko partiduari begira: “Guk gure aukerak izango ditugu, seguru nago. Aukera horietan asmatzea da gakoa”.

Datorren asteburuan Portugaleten jokatuko dute. Portugalete bigarren dago, liderrarekin puntuetara berdinduta. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!