Sarkor eta Ezinean barikuan, eta Iñaki Salvador zapatuan

Anboto 2009ko ots. 27a, 10:10

'Trotamusik' izeneko birako kontzertua eskainiko dute gaur Sarkor eta Ezinean taldeek, eta Iñaki Salvador piano-jolea eta bere taldea arituko dira bihar.

'Trotamusik' izeneko birako kontzertua eskainiko dute gaur Sarkor eta Ezinean taldeek, eta Iñaki Salvador piano-jolea eta bere taldea arituko dira bihar.

Indarrak batu eta proiektu berri honen ibilbidea batera egiten dihardue Sarkor eta Ezinean taldeek, eta Euskal Herriko hainbat areto eta gaztetxetan jo dute abenduan birari ekin ziotenetik.
Punk eta rock doinuek osatzen dituzten bigarren diskoak aurkeztuko dituzte talde biek gaur (otsailak 27) Durangoko Plateruenean.

Iñaki Salvadorren jazza San  Agustinen

salvador.jpg
Orain aste bi Zornotzan egin zuen bezala, Te doy una canción azken lana aurkeztuko du bihar (otsailak 28an) 20:00etan hasita Durangoko San Agustik kulturgunean. 

Artistarentzako bereziak diren kantu kuttunenak aukeratu ditu emanaldi hauetan, bere pianoaren eta taldea osatzen duten instrumentuekin, jazz ikutuaz oholtzaratzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!