Durangoko Udalak, arte sorkuntza bultzatzeko helburuz eskaintzen duen diru-laguntzaren onuradun izateko iazko edizioan hautatutako aurre-proiektua gauzatzeko, herritarren kolaboraziora deialdia zabaldu daute proiektuaren bultzatzaile Ismael eta Carlos Iglesiasek.
Durango: historia de un rio izeneko egitasmoa gauzatzeko, azken mendean Durangon hartutako irudiak batu gura dituzt. Durangarrek euren etxeetan dituzten argazkiak -edozein formatutakoak izan daitezkeenak-, ilustrazioak, marrazkiak eta grabatuak ere bildu nahi dituzte, gero batutako material horrekin erakusketa eta dokumental bat osatzeko. Informazio gehiagorako, carlos@katuoinak.tv helbidea duzue aukeran, eta materiala San Agustin-en utzi daiteke 09.30etik 15:00etara. Proiektuaren bultzatzaileek euren hitza eman dute jasotako material guztia jabeei egoera onean itzultzeko.