Durangoko Kulturala oso ondo dabil areto-futbolean. Joan zen astean, Beti Arinen kontrako partidu garrantzitsua aurrera atera zuen (3-0). Talde biak puntuetara berdinduta zeuden. Orain durangarrak bigarrenak dira, Getxo Kantxarengandik hamar puntura; Beti Arini, berriz, hiru puntu ateratzen dizkio.
Kulturala bikain dabil etxean. Orain arteko zortzi partiduak irabazi ditu. Kanpoan ere uzta polita batu dute; bost garaipen, berdinketa bi eta porrot bakarra. Etzi, Stilo Berrio Bren kontra jokatuko dute. Bilbotarrak azkenaurrekoak dira, eta etxean partidu bi bakarrik irabazi dituzte. Beraz, Kulturalak hiru puntuak batzeko norgehiagoka du biharkoa.