Urtebetean egoera erabat aldatu zaio Sasiko Bri Euskal Ligan. Iaz, ozta-ozta eutsi zioten mailari; aurten, aldiz, goiko puntan dabiltza. Sailkapenean ikusten den aldaketa horren arrazoiak aurkitzea ez da erraza, kontuan hartuta taldea ez dela iaz baino indartsuagoa. Jokalariek eurek nabari dutenez, arrazoia beste bat izan daiteke: Euskal Ligaren maila apaldu egin da. “Iaz lehen hirurek dena irabazten zuten eta besteok haien doinura egiten genuen dantza. Aurten, oro har, maila apalagoa da, eta guk horri etekina atera diogu”, dio Maikel Gonzalez taldeko jokalariak.
Kontuak kontu, laugarren daude hiru igotzen diren mailan. Baina igoera ez dago euren baitan bakarrik. Maila bat gorago jokatzen du Sasikoa Ak, eta filialak ezin du nagusien maila berean jokatu. Baina B taldeak baditu itxaropentsu egoteko arrazoiak. Sasikoa A bigarren dago, liderrarengandik puntu bakarrera; igoeratik puntu bakarrera.
Zorigaiztoko 40 segundo
Joan zen astean huts egin zuten nagusiek. Azken 40 segundoetan hiru goleko abantaila jan zien Ceramicas Nogalesek. Seinako berdinketa partidua amaitzeko segundo bakarraren faltan jaso zuten. Etzi Jarrillerosen kontra jokatuko dute Landakon.