Arteari buruz Durangoko Arte eta Historia Museoan antolatu dituzten hitzaldietan azkena izango da gaur, 19:30etatik aurrera. Nestor Basterretxea eskulturgile bermeotarraren lanaren inguruan mintzaldia eskainiko du Fernando Golvanok.
'Nestor Basterretxea. Una travesía poliédrica' izenez Euskal Herriko Unibertsitateko estetika irakasleak eskainiko duen hitzaldiak itxiko du beraz, Artea Ezagupide zikloaren seigarren edizio hau. Basterretxearen lanari buruz duen ikuspegia zabalduko du Durangoko Museoa.
Gaurko honekin, otsaileko hiru eguenetako artearen inguruko hitzaldietan azkena izango da Nestor Basterretxeari buruzkoa. Eduardo Chillida, Jorge Oteizaren, eta Nestor Basterretxearen lana ardartz izan da aurtengo hitzaldi-sortan: XX. mendeko euskal artea eta bere zutabe izan diren hiru artista izan dira Durangoko Museoko otsaileko protagonista.