Liga erregularra bihar amaituko du Tabirakok

Anboto 2009ko ots. 20a, 11:40

Ez da miraririk gertatu eta Tabirakok jaitsiera fasea jokatuko du aurten. Bihar, jokoan ezer ez dutela, ligako azkenengo partidua jokatuko dute Landakon Ardoien kontra.

Ez da miraririk gertatu eta Tabirakok jaitsiera fasea jokatuko du aurten. Bihar, jokoan ezer ez dutela, ligako azkenengo partidua jokatuko dute Landakon Ardoien kontra.

Tabirakorekin batera, jaitsiera fasean ariko dira multzokide izan dituen Bide Bide Ibiza, Pamplona UPNA, Goierri-Verkol eta Getxo; A multzoan, Mondragon Unibertsitateak, Mikeldik, Peña Basketek, Bidegintzak eta Urdanetak ere ezin izan dituzte ekidin azken lau postuak.

Jaitsiera fasea goiko aldean hasiko du Durangoko taldeak, sei garaipenekin eta porrot birekin. Uzta polita da mailari eusteko bidean. Oraindik jakinarazi ez badiete ere, segurutik datorren asteburuan bertan hasiko dute bigarren fasea. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!