Durangoko Judo Klubeko gaztetxoak Bizkaiko txapeldunak dira

Anboto 2009ko ots. 5a, 12:16

Iragan asteburuan taldekako Bizkaiko rankingaren txapelketa -11 urtez azpikoa- jokatu zen Bilboko Deportivon eta Durangoko Judo Klubak irabazi zuen. Durangoko taldeak 12 judoka eraman zituen bi taldetan banatuta, eta liga batean baino gehiagotan parte hartu zuten.

judo_ONA.jpgFinalera iritsi zen taldea hiru neskak eta mutiko batek osatu zuten: Maria Bazan, Eider Vivanco, Amaia Baños eta Eneko Diezek.Taldeak bostekoa behar zuen, eta beraz, desabantailan izan ziren txanda guztietan. Hala ere, maila bikaina erakutsi zuten eta ez zen izan Bizkaiko Txapelketa kenduko zienik. Bigarren taldea honako hauek osatu zuten: Maider Cerralbo, Eneko Carballo, Daniel Grigore eta Markel Zugazartazak.

Durangoko Judo Klubak bost urte daramatza lanean eta gaztetxoekin lortutako aurrerapausuak nabarmenak dira. Klubeko arduradunen esanetan, “gaztetxoen artean talde batua osatu dugu, arin eta pasu sendoz gabiltza aurrerapausuak ematen eta, gainera, ondo pasatzeko gogo hori galdu gabe”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!