Euskal arteaz:Oteiza, Chillida eta Basterretxea zutabe

Anboto 2009ko ots. 5a, 08:58

Otsailaren 5ean izango da Durangoko Museoak seigarren urtez hartuko duen ‘Artearen ezupidea’ hitzaldi zikloaren estreinako hitzordua, eta Jorge Oteiza eskultorea izango da lehenengo hitzaldiaren ardatza: Jorge Oteiza. Visionario, esteta y vanguardista izenburuko hitzaldia eskainiko du 19:30etan Durangoko Museoan, Euskal Herriko Unibertsitateko arte eskultura irakasle den Ana Arnaizek.

Otsailaren 5ean izango da Durangoko Museoak seigarren urtez hartuko duen ‘Artearen ezupidea’ hitzaldi zikloaren estreinako hitzordua, eta Jorge Oteiza eskultorea izango da lehenengo hitzaldiaren ardatza: Jorge Oteiza. Visionario, esteta y vanguardista izenburuko hitzaldia eskainiko du 19:30etan Durangoko Museoan, Euskal Herriko Unibertsitateko arte eskultura irakasle den Ana Arnaizek.



1908an Orion jaio eta 2003an hil zen eskultore handiaren arkitektura alorreko lanen inguruan duen ezagutza sakona izango du Arnaizek hitzaldiaren gidari, baina, Oteiza bere osotasunean hartzeko saiakera osatuko du.

Chillida, semearen ahotan

Arteari buruzko hitzaldion antolatzailearen, Aitor Aurrekoetxea EHUko irakaslearen berbetan, “omenaldi xumea” eskaini nahi diete lehenengo mailako hiru euskal artistari, eta, esan bezala, otsaileko hiru egunetan hitzaldiak izango dira horretarako. Hurrengo hitzaldia, otsailaren 19an Eduardo Chillidaren seme Luis Chilllidak eskainiko du, Durangoko Arte eta Historia Museoan, 19:30etatik aurrera. Aitaren lana biltzen duen Hernaniko Chillida Leku museoko zuzendaria da gaur egun Luis Chillida.

Eduardo Chillidaren lan artistikoa azaltzeaz gainera, aitarekin izandako pasarteak ere konpartituko ditu Luis Chillidak, Eduardo Chillida y la poética del límite  deitu duen berbaldian. 1977an Donostiako badiaren muturrean Haizearen Orrazia eskultur lana egin zuen eta 2002an hil zen eskultorearengana gerturatzeko ezin aukera aproposagoa, beraz, semearen berbek otsailaren 19ko hitzaldian gidatuko dutena.

Hiru hitzaldietan azkena Nestor Basterretxea bermeotarraren lanaren inguruko hitzaldia izango da: EHUko estetika irakasle den Fernando Golvanok gidatuko du Nestor Basteretxea. Una travesía poliédrica izeneko hitzaldia.

Azken hamarkadetako euskal artean nabarmendu diren hiru sortzaileen lana Durangon ezagutzeko aukera dugu aurtengo zikloak eskaintzen diguna, orain lau harmarkada ‘Gaur’ egitasmoa sortu zuten artistena. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!