Tabirakoko gizonek eta emakumeek irabazi egin dute asteburuan. Gizonei garaipenak, besterik ezean, konfiantza berreskuratzeko balio die, Igoera Fasera sailkatzea oso zail dutelako. Emakumeak apurka apurka goiko postuetara hurreratzen ari dira. Orain zazpigarren daude hirugarren dagoen Gernikarengandik garaipen bira.
Gizonek maiatzeko euria baino gustorago hartuko zuten garaipena (68-66). Igoera Fasetik kanpora geratzeak Jaitsiera Fasea jokatu beharra dakar, maila horretan ez dagoelako erdibiderik, eta durangarren helburua justu kontrakoa zen. Horregatik garrantzitsua zen lehen bai lehen suspertzea. Ez zen garaipen distiratsua izan, baina bai taldean lortutakoa, jokalari guztien lan eskergari esker erdietsitakoa.
Amesti, Onaindia eta Astorkia lesionatuta zeudenez, Tabirakok oso talde gaztearekin jokatu zuen. Durangarrek kantxa osoan presionatu zuten baloi asko errekuperatuz. Hor egon zen gakoa. Aipagarria da Unamunzagaren lana, gazteen indarrari beharrezko esperientzia dosia jarri ziolako. Larrañagak ostutako baloiek ere puntu asko eman zizkioten taldeari.
Emakumeek ederto jokatu zuten. Hasieratik beren erritmoa ezarri eta berehala 10 puntuko aldea lortu zuten. Donostiarrak zonakako defentsarekin etxekoak urduritzen saiatu ziren, baina ez zuten asmatu. Azkeneko laurdenean zortzira jarri arren, Tabirako ez zen larritu, ondo aukeratu zituen jokaldiak eta nagusitasunez garaitu zuen. Maurtuak partidu bikaina jokatu zuen 27 puntu sartuta; Izurzak 12 sartu zituen.
Igoera postuak lau garaipenera dituzte; oso hurrun, beraz. Baina Obenesarekin berdinduta daude, Getxo garaipen bakarrera dute eta Ardoy eta Gernika bira. Hain irregular aritu diren liga goikoekin borrokan amaitu dezakete.