Denboraldi hasierako eta oraingo Kulturalak ez dute zerikusirik. Lehen erasokorrak ziren eta beldurrik gabe egiten zuten gora; gol asko egiten zituzten, baina baita jaso ere. Ate aurrean gehien asmatzen zuena, huraxe garaile. Igartzen da harrezkero defentsako lana asko landu dutela, baina horrek, nahita edo nahi gabe, eragina izan du erasoko jokoan. Gol gutxi jasotzen dituzte, baina jada ez dira hain golegileak.
Emaitzei dagokionez, Txintxurretaren mutilak tunel beltzetik argitara irten ziren iragan asteburuan. Alaves Bri 0-1 irabazi aurretik, zazpi jardunaldi zeramatzaten jarraian hiru puntuak batu gabe (lau porrot eta hiru berdinketa). Beraz, Gasteizen partidua amaituta, Txintxurretak “mutilak aldagelan pozik eta aldarte onean” zeudela esatea ez da harritzekoa. Hilabete biko lehorteari amaiera eman zioten.
Garaipenari jarraipena ematea da Leioaren aurka larunbatean duten lehiaren helburua. Horretarako, ate aurrean gehiago asmatzea komeni da. Alavesi, esaterako, penaltiz irabazi zioten.
Dena dela, Txintxurretak ez du uste taldeak taktika defentsiboa darabilenik: “Aukerak izaten ditugu, baina asko kostatzen zaigu gola egitea. Alaves Bren aurka hiru aukera garbi izan genituen. Liga hasieran sartu egiten genituen, baina orain ez”. Landu beharrekoa golegilearen usaimena da, Txintxurretaren ustez.
Jakina da konfidantza oso faktore garrantzitsua dela edozein kiroletan. Futbolean ere bai. Konfidantzarik gabe dagoenarentzat ateak pospolo kaxaren tamaina izaten du; konfidantza duenak, aldiz, saskibaloian ere jokatuko luke hankekin. Alavesen kontrako garaipenari hortxe aurkitu behar diote balioa. Jokalariek biziberritu egin behar dute barrutik, eta sekula falta izan ez den prestutasunari sinesmena gehitu.
Durangarrak sailkapenaren erdian daude, 27 punturekin. Beheko postuak bezain urrun dituzte goikoak. Leioa atzetik dute, baina partidu bat gutxiagorekin, Arenasen kontra jokatu beharrekoa bertan behera geratu zelako haizearen ondorioz.