Ematen zuen laino beltzak joanak zirela eta eguzkiak berriro argitua ziola Tabirakori jarraitu beharreko bidea. Hala zirudien Eclerc Vitoria liderra etxea menderatu ostean, Bide Bideren kontra averagea ere alde jartzea lortu zutelako amaiera zirraragarrian eta, hala zirudien, Baskonia Fundazioa ahaltsuak ikaragarri sufrituta eraman zuelako garaipena Gasteiz aldera. Baina neguko eguzkiak horixe du: gustora hartzen da bere epela, baina ez du indarrik. Hotza astintzeko balio du, baina eguzki panelen energia kontadoreari apenas eragiten dio eta, azkenean, goizago edo beranduago, neguak berriro ezartzen du bere legea. Horrelakoa izan da Tabirakoren errekuperazioa ere. Joan zen astean itxura benetan txarra emanda galdu zuen Arabako EHUren kontra (92-72) eta Igoera Fase ia ezinezko du.
Egia da bigarren zatiko hasieran epaileek Tabirakoren aurka hartutako erabakiak bere garrantzia izan zuela –bederatzi puntu azpitik zirela epaileak Tabirakoko jokalari bati egindako agresioa ez zigortzeaz gainera, jokalariari berari teknika adierazi zion protesta egiteagatik-, baina gertaera horrek ezin du durangarren partidu eskasa ezkutatu. “Partidu negargarria jokatu genuen. Aspaldiko partez, espiriturik gabeko taldea izan ginen eta une batean ere ez zuen erakutsi hil ala biziko partidua irabazteko behar den tentsiorik”, diote Aitor Perugorria eta Tomas de Castro entrenatzaileek. “Talde honen arazorik handiena jarrera da. Eta okerrena da, azken hilean irabazitako sinesgarritasun osoa ordu eta erdian galdu dugula”.
Durangarrek ez zuen arabarren hiruko jaurtiketak geratzen asmatu (11 hiruko) eta defentsako errebotean ere galduta ibili ziren. Atsedenaldira iristeko minutu biren faltan, bizirik zeuden oraindik (36-30), baina konturako orduko hamaika puntura jarri ziren aurkariak.
Bigarren zatian, aipatutako gertaeraren ondoren, partiduak ez zuen emoziorik izan. Tabirakoren aldetik Gonzalez eta Menika izan ziren onenak –sartutako puntuei dagokionez- 19 eta 14 punturekin.
Liga amaitzeko lau jardunaldi falta dira eta Tabirakok dagoeneko Igoera Fasetik kanpora dagoela esan daiteke, nahiz aukera txikiren bat baduen, Arabako EHU hiru garaipenera duelako. Tabirakok lau partiduak irabazi behar lituzke eta Arabako EHUk laurak galdu.