Beste behin ere goi mailako denboraldia osatzen ari dira Durangoko Kulturaleko emakumeak. Etxean zazpi partidutik zazpi irabazi dituzte, eta kanpoan ere uzta polita batu dute: hiru garaipen, berdinketa bat eta porrot bakarra. Badakite bost puntu gorago duten Getxo Kantxa harrapatzea errekako uraren noranzkoa aldatzea bezain zaila dela, baina taldearen martxa ikusita azken segundoraino borrokatuko dute.
Joan zen astean 12-1 xehatu zuten Iraultza, eta bihar Kukuyagak beste zakukada bat hartu dezake. Getxo ere bere arerioak airoso azpiratzen dabil; Ligako talderik indartsuenak dira.
Amaia Egidazu taldeko jokalariak, taldearen martxa ezinhobeari buruz, ez dagoela “sekretu berezirik” dio: “Lagun taldea gara. Gehienok luzaroan gabiltza elkarrekin”. Gainera, aurten ez dute entrenatzailerik: “Dena guk egiten dugu; entrenamenduak prestatu, partiduetarako konbokatoriak egin. Talde orekatua dugunez, denok minutu kopuru antzekoa jokatzen dugu”.
Mailaz igotzeko eskubidea irabazita ere, ez dakite igotzea erabakiko luketen ala ez. Sarritan gertatzen da maila hauetan: desplazamenduak, lortu beharreko dirua, eskaini beharreko dedikazioa… dena biderkatzen da. “Gure helburua lagunekin kirola eginez ondo pasatzea da”, dio.
Horrek ez du esan nahi Ligari muzin egingo diotenik, ezta gutxiago ere. Ligaren ondoren Kopa hasiko da, eta “hor ere badaukagu zereginik”. Orain urte bi irabazi egin zuten Kopa.
Jokalari berriak sekula ez daude sobera eta gonbita luzatzen dute: jarri kontaktuan Kulturalarekin eta batu taldera.