'El avaro' izango da zapatu honetan San Agustinen

Anboto 2009ko urt. 21a, 10:35

Zapatu honetan, besteak beste, Geroan aritutako Sardo Irisarri antzezlea lanean ikusteko aukera izango dugu San Agustinen. Ondo pasatu eta barre egiteaz gain, gogoetarako aukera eskaintzen duen El Avaro antzezalana dakarte Durangoko San Agustin kulturgunera Albaceteko Eureka Teatro taldekoek. 1668 urtean estreinatutako lana da antzezlanaren oinarria; Molière autore frantsesak idatzitako testua da oinarrian dagoena.

Urtarrilean zehar, Geroa antzerki taldea omentzeko izango diren emanaldietan hirugarrena izan zen iragan zapatuko Dario Foren Muerte accidental de un anarquista obra. San Agustin kulturgunea bete egin zen, barre eta irribarreak eragin zituen komedia eta antzezleen primerako lana oinarri duen obrarekin gozatzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!