Orain hiru hamarkada, 1980ko hamarkadan, Geroa taldea ezagutzera eman zuen Dario Foren Muerte accidental de un anarquista antzezlanak.
Orain hiru hamarkada, 1980ko hamarkadan, Geroa taldea ezagutzera eman zuen Dario Foren Muerte accidental de un anarquista antzezlanak. Autore italiarrak berak esaten zuenez, historian handi eta garrantzitsu izan den antzerkian bezala obra honetan ere diskurtso politiko eta sozial bat ere bazegoen. Polizia etxe batean atxilo dagoela, leihotik behera jausita hiltzen den eta terrorismoa egozten dioten trenbideetako langilearen istorioarekin, botereari kritika zorrotza egiten zaio urtarrilaren 17an, 20:00etatik aurrera, berriz ere ikusgai izango den komedia beltzean. Geroa antzerki taldean ibilitako Paco Obregon antzezlea komisario-buru lanetan ikusteko aukera ere izango da beraz, asteburu honetan.