Durango Rugby Taldeak antolatuta, II. Rugby Topaketak ospatuko dituzte larunbatean, 10:30etik aurrera. Bizkaiko zazpi eskola, Kantabriako bi eta Arabako bat batuko dira: 300 gazte, guztira.
Bizkaitik, Durangoko eskolaz gainera, Elorrio, Gernika, Mungia, Getxo, Sestao eta Bilbokoak batuko dira. Gaztetxoak toki bitan banatuko dira: Arripausuetan eta Mankomunitateak goiz baterako utziko dien atletismo pistan.
Iaz Madrileko Cisneros taldea ere gonbidatu zuten, baina aurten ezingo dute etorri. Gaztetxoek 10 edo 20 minutuko partiduak jokatuko dituzte. Ekimenaren helburua eskola ugarien arteko erlazioa sustatzea da.