266 gaztetxo batu ziren Sukia eskolak antolatutako topaketetan

Anboto 2008ko aza. 25a, 09:22

Sukia Rugby Eskolak larunbatean Durangon antolatu zituen errugbi topaketak arrakastatsuak izan ziren. Bizkaiko zazpi eskola, Kantabriako bi eta Arabako bat batu ziren: guztira, 6 eta 12 urte arteko 266 gaztetxo.

Bizkaitik Durango, Elorrio, Gernika, Mungia, Getxo, Sestao eta Bilboko eskolak batu ziren. Gaztetxoak Arripausuetan eta atletismo pistan banatu ziren. Ekimenaren helburua eskola ugarien arteko erlazioa sustatzea zen eta gazteen gogoa eta ilusioa ikusita helburu hori bete zela argi dago.

rugby2.jpg  

rugby4.jpg     
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!