Saharako errealitate zatiak

Anboto 2008ko aza. 12a, 16:49

Asier Bastida argazkilariak Mendebaldeko Saharan egindako argazkiak biltzen dituen erakusketa dago eguenera arte San Agustin Kulturguneko sarreran.

Asier Bastida argazkilariak Mendebaldeko Saharan egindako argazkiak biltzen dituen erakusketa dago eguenera arte San Agustin Kulturguneko sarreran, eta Landako Gunean izango da azaroaren 14tik 16ra bitartean. erakusk.jpg Amets bat eraikitzen izeneko argazki erakusketa da asteon Durangoko espazio biotan izango dena, eta saharar errefuxiatuen kanpamenduetako bizimodua islatzen dute Euskal Fondoak uztitako lanek. Zuri-beltzeko argazkiekin, Mendebaldeko Saharako errealitatea islatu eta egoera salatzeko modua topatu du argazkilariak. Goiko irudikoa bezalako pertsonen irudietan jasotzen baita herrialde haren errealitatea. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!