
Kaleratutako idatzian jasotzen dutenez, “irudiak eta esaldiak emakumearen presentzia alde batera uzten du” 43. Azokako kartelak. Urtero milaka euskaltzale -gizon zein emakume, noski- biltzen dituen Durangoko Liburu eta Disko Azokako kartelak kultura gizonezkoekin lotzen duela, eta emakumeek kulturan garatu duten eta garatzen duten lan garrantzitsua ez duela kontuan hartzen diote.
Eztabaida pizterik ez duela nahi dio salaketari erantzunez Gerediaga elkarteak, eta “emakumeak, gizonezkoak, euskaldunak, kanpotarrak, euskaltzaleak edo interesa duen edonor hartzeko” prest izan direla beti: horixe azpimarratu du www.durangokoazoka. com helbidean.