Tytgat-en atzerabegirakoa

Anboto 2008ko aza. 6a, 10:05

Frantziako Lillen jaio zen eta Durangon bizi den Michel Tytgat margolariaren ibilbide artistikoaren isla den erakusketa dago, azaroaren 18a arte, Ezkurdiko Udal Aretoan ikugai. Orain 40 urtetik Durangon bizi den margolariak urteetan landutakoak, 18:00etatik 20:00etara zabalik dagoen Ezkurdiko Udal Aretoan bildu dituzte.

Sei garaitako koadroak dira  Tytgaten eskuek urteetan zehar landutakoak. Ezkurdiko Aretoaren sakonean, 60ko hamarkadan osatutako hiru lanekin hasi eta berrienak diren aretoaren sarrerako atearen ondoan amaitzen den ibilbidea proposatzen du autoreak. Berrienak, emakumea modu figuratiboan erakusten duten lanak dira, emakumea eta bere sexualitatea agertzen dutenak.

Erakusketan, baina, denetariko gai eta materialetako koadroak daude ikusgai: aluminiozko papera eta pinturarekin egindako itsasoa, edo Garaiko baserri eta landa bat osatzen duten pintura eta belarra; Eduardo Chillida eskultoreari egindako omendalditxoa jasotzen duen koadroa, "Imagina Euskadi" izenekoa, edo kapitalismoa irudikatu eta ikutu kritiko nabaria duen lana.

Parisen ikasi zuen eta 40 urte margotzen eman ditu Michel Tytgatek, orain arteko lanaren bilduma da Ezkurdiko Aretokoa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!