Asteburuan gimnasia erritmikoa protagonista izango da Durangon. Larinbatean Autonomien Arteko Txapelketa jokatuko da, Euskal herriko selekzioa faboritoen artean dagoela. Domekan, Euskadiko, Errusiako, Ukrainiako eta Bielorrusiako selekzioen erakustaldiak izango dira. Hori gutxi balitz, Anna Bessonova handiaren akrobaziak bertatik bertara ikusteko aukera paregabea ere badago.
Larunbatean, Espainiar Estatuko Autonimoak lehiatuko dira Landako kiroldegian. Gonbidatu legez, Andorrakoa ere etorriko da. 40 gimnasia talde -Euskal Herriko bederatzi- eta 280 gimnasta batuko dira, gutxi gorabehera. Euskal Herriko neskak Espainiako txapeldun izan ziren 2006an, eta txapeldunorde iaz. Beraz, biharko txapelketa irabazteko aukera handiak dituzte.
Ondoren, Inna Zhukovak gimnastaren eta Kataluniako selekzioaren erakustaldia eta aerobic agerraldia izango dira.
Onenen erakustaldia
Domekan munduko gimnasta onenetakoen saioak ikusi ahal izango dira. Aurten Joko Olinpikoetan brontzea lortu duen bielorrusiako taldea etorriko da Durangora; baita zortzigarren izan ziren ukrainiarrak ere. Errusiarrek urrea irabazi zuten, baina Durangora etorriko dena bigarren taldea da.
Ondoren, Annna Bessonova ukrainiarrak bakarkako saioa eskainiko du. Bessonovak medaila bi irabazi ditu Joko Olinpikoetan eta Munduko txapelduna izan da. Horrez gainera, karisma itzela du.
Jarraian, Iratxe Aurrekoetxea entrenatzailea omenduko dute. Gaur egun Kataluniako selekzioagaz dihardu. Horrez gainera, Almudena Cid entrenatu izan du txiki txikitatik.
ORDUTEGIAK
Zapatuan
•15:00
Autonomien arteko txapelketa / Inna Zhukovaren
erakustaldia / aerobic agerraldia / Kataluniako selekzioa
Domekan
•16:00
Euskadi, Bielorrusia, Ukrainia eta Errusiako selekzioak /
Iratxe Aurrekoetxeari omenaldia; Ivan Parejo,
Alexandra Torres eta Lorena Romeroren erakustaldiak