Asteon apustu etxea ireki dute Durangon

Anboto 2008ko urr. 31a, 14:22

Durangoko Goienkale 11n, Kiroljokoa apustu-etxea zabalik dago eguaztenetik. Kiroljokoak-ek Bizkaian jarri duen lehen gunea da Durangoko ireki berri dena.

Durangoko Goienkale 11n, Kiroljokoa apustu-etxea zabalik dago eguaztenetik. Kiroljokoak-ek Bizkaian jarri duen lehen gunea da Durangoko ireki berri dena.

Durangoko apustu etxeak hiru makina ditu apustuak egiteko. Nahi duenak, bezeroentzako harrera gunean ere egin dezake apustu, makinetara jo beharrik gabe. Gainera, lokalak kirol emankizunak jarraitzeko telebistak izango ditu; baita Kiroljokoak-en eskaintza anitzei buruzko informazioa ematen duten monitoreak ere.

Durangoko lokalaz gainera, Kiroljokoak-ek makinak jarri ditu durangaldeko beste taberna batzuetan: Durangoko Karreto’s Alpino eta Silver Cityn, Abadiñoko Oxforden eta Elorrioko Toki-Onan, besteak beste.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!