Hirugarrenen deialdiak ere ez du desiotako fruiturik eman. Joan zen barikuan lehendakari berria aukeratzeko Alpinok berriro deitutako batzarrera ez zen hautagairik aurkeztu. Beraz, oraindik ez dago 2009tik aurrera mendizale taldea gidatuko duen lehendakaririk ez eta zuzendaritza batzorderik ere.
Hala ere, Jose Ramon Arrizabalaga, urte amaitu arteko lehendakaria, ez da estutu: “Egia da kontu honekin hioru bat hilabete darantzagaula, baina nik konfiantza dut. Aurkituko dugu norbait,laster gainera”. Hurrengo batzarra norbait aurkitu ondoren deituko dute, badaezpada, deialdiaren eta batzarren artean astebeteko epea utzita, azken unean norbaitek aurkeztu nahi izango balu ere.