Udazkena girotzeko emanaldiak

Anboto 2008ko urr. 30a, 11:23

Durangoko Musika Hamabostaldiaren XIX. edizioa abiatuko da bihar, azaroaren 1ean. Musika klasikoa maila eta kalitate handiko musikarien eskutik emateko urteroko helburuarekin aurten ere.

Durangoko Musika Hamabostaldiaren XIX. edizioa abiatuko da bihar, azaroaren 1ean. Musika klasikoa maila eta kalitate handiko musikarien eskutik emateko urteroko helburuarekin aurten ere.

Virtuosos de Bruselas taldea izango da Musika Hamabostaldia abiatzeko bihar  Durangon. Grauwels, munduko flauta-jotzaile onenen artean dagoena, izango da Durangon, eta Bizet, Boccherini eta Chopinen lanak joko ditu bere taldearekin.
 
Donostiako Orfeoiak eta Gerardo Rifon organo-jotzaileak  azaroaren 9an izango dute Durangon emanaldia. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, emanaldi berezia izango da, konpromezu asko izaten dituen Donostiako Orfeoia ekartzea zaila izaten delako.

Musikari gazteek osaturiko Quiroga soka-laukotea izango da, berriz,  azaroaren 14an; aurkezpenean esan  dutenez, “musikari handi eta gazteen eskutik”.

Concejo Abierto, antzinako musika lantzen duen taldeak eskainiko du azaroaren 27an kontzertua: XVI eta XVIII. mendeetako musika joko dute, Bartolome Ertzilla musika eskolako ikasle ohi Ander Berrojalbiz biolin-jotzaile durangarraren zuzendaritzapean. 14 eta 17 urte bitarteko 40 gaztek osatutako Leioa Kantika Koral abesbatza, azaroaren 29an etorriko da Durangora.

Azken emanaldia umeei zuzendurikoa izango da: Karabas izeneko ipuin musikala aurkeztuko dute; Katu botaduna klasiko ezagunaren bertsio gaurkotua da abenduaren 21ean San Agustinen izango den, eta Golden Apple Quartet taldeak ekoiztutako hau.

Azaroaren 1ean, 20:00etan,
Virtuosos de Bruselas San Agustinen

Azaroaren 9an, 19:00etan,
Donostiako Orfeoia Andra Mariaren Basilikan

Azaroaren 14an, 19:00etan,
Quiroga soka-laukotea Musika Eskolako aretoan

Azaroaren 27an, 19:30ean,
Concejo Abierto taldea San Agustin Kulturgunean

Azaroaren 29an, 20:15ean,
Leioa Kantika Korala Santa Ana Elizan

Abenduaren 21ean, 18:00etan,
Karabas ipuin musikala San Agustinen
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!