Joseba Kerejetak munduko txapelketa irabazi du

Anboto 2008ko urr. 29a, 12:44

Joseba Kerejeta durangarrak Urpeko Arrantzako Munduko Txapelketa irabazi berri du Venezuelan, Margarita Irlan. Orain arte, Munduko Txapelketan hiru bider izana zen, baina beti laguntzaile lanetan. Aurtengoa izan du benetako lehen aukera, eta ederto aprobetxatu du. Horrela, Kerejetak lehendik ere oparoa zen palmaresa biribildu du: zazpi bider izan da Euskal Herriko txapeldun, behin Espainiakoa, eta orain ez dago bere parekorik mundu osoan. Urpeko arrantzalerik onena da.

Bi urterik behin jokatzen den txapelketan, 22 herrialdetako (Australia, Brasil, Kroazia, Hegoafrika…) 80 urpekarik parte hartu dute. Tartean, munduko txapeldun ohiak ere izan dira. Txapelketa banatu duten jardunaldi biak batuta, Kerejetak 181.000 puntu lortu ditu; bigarren geratutako Loannis Sideris greziarrak baino 15.000 gehiago.

Arrain gutxi eta txikiak egon direnez, durangarrak sakonera handietara jaitsi behar izan du, horrek berarekin dakarren esfortzuarekin eta arriskuarekin. Gainera, egun bakoitzean sei orduko jardunaldiak egin dituzte. Beraz, parte-hartzaileak asteburu bakarrean 12 orduz ibili dira arnasari eutsiz uretan murgiltzen.

Eskaintza berezia

Txapelketaz kanpora, bada aipagarria eta txalogarria den bitxikeria bat. Margarita Irlako El Tirano herrian Kerejetak aspalditik ezagutzen duen familia bat dago.

Lehiaketa prestatzeko durangarra egun batzuk lehenago joan zen Venezuelara. Izan ere, kirol modalitate horretan oso garrantzitsua da aurretik urpea ezagutzea, piezarik baliotsuenak non egon daitezkeen kalkulatzeko. Kontua da txapelketarako prestaketa lanetan familia horretako semeak, Johanek, asko lagundu diola. Tamalez, Johan apirilean itsasoan itota hil zen.

Kerejetak asko sentitu zuen gertakari triste hori. Horrela, Johan, bere gurasoak eta hain ondo hartu duen herria omentzeko helburuarekin, garaikurra bertan uztea erabaki du. Herritarrek bihotzez eskertu zioten detailea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!