Jon Conderen hat-trickak hiru puntu baliotsu eman zizkion Kulturalari (3-1). Durangarrak
indartsu zelairatu ziren beharrak eraginda. Bost jardunaldi zeramatzatan irabazi gabe eta zaleak urduri jartzen ari ziren. Zapatuan, ordea, gozatu egin zuten, nola gainera. Lehen minutua bete orduko, durangarren jokaldi ederrari amaiera zehatza eman zion Condek. Bigarrena bosgarren minutuan iritsi zen.
Ligako talderik indartsuenetakoari gaina erraz hartzen ari zitzaiela ikusita, zaleen aurpegiak irribarrez jantzi ziren. Gainera, Portugaletek ez zuen ematen erreakzionatzeko indarrik zuenik. Atsedenaldian, antza, entrenatzaileak gogorarazi zien Valentziaren aurkako partidua eguaztenean zela, ahazteko horretaz, eta kontzentratzeko bigarren zatirako. Horrela, akuiluak eraginda, Portugaletek aurrera egin eta aldea murriztea lortu zuen 62. minutuan. Conde, ordea, ez zegoen garaipenari ihes egiten uzteko prest eta hirugarren golarekin bere eta taldearen arratsaldea borobildu zuen. Bide batez, Hirugarren mailako pitxitxi moduan jarri da zazpi golekin.
Datorren asteburuan Laudiori egingo diote bisita. Arabarrek durangarrek baino puntu bat gehiago dute.