Zarate eta Alain gasteiztarrak dira zesta-puntako XXV. San Fausto Txapelketako irabazleak. Gernikako Bidaburu eta Kirruri 35-30 irabazi zieten garaikurra, final lehiatu eta orekatuan.
Gasteiztarrak bost-sei tantoko aldetxoarekin aurretik joan ziren partidu osoan zehar. Partidua ikusgarria izan bazen, hein handian, atzelari biek egindako lan onagatik izan zen.
One Wall
Matienako frontoian jokatutako horma bakarreko txapelketan, berriz, Itsaso Pradera eta Aitor Erauzkin nagusitu ziren nagusietan banaka, eta, Gordon eta I. Ugarte binaka.