Bost partiduz jarraian irabazi barik dagoen Kulturalak, bat bera ere galdu ez duen Portugalete hartuko du bihar Tabiran. Garaipenaren gozora itzultzeko ez dirudi hitzordurik aproposena denik, baina Txintxurreta konfidantzaz dago: “Moralki ondo gaude, taldeak badu jokoa, eta edonori irabazi diezaiokegu. Jokoa emaitzetan islatzea falta zaigu”, dio.
Kulturalak oraindik lau puntura ditu jaitsiera postuak. Badago tartea. Baina gehiago aurkariak trakets dabiltzalako Kulturala zuzen dabilelako baino. San Ignaciok eta Amorebietak, azken biek, ez dute oraindik partidurik irabazi, eta Ordiziak, azken hirugarrenak, bakarra irabazi du.
Alde positiboa
Joan zen asteburuan lortu zuen Kulturalak lehenengo puntua etxetik kanpora. Bada zerbait. Era berean, aspladiko partez hutsean mantendu zuten atea. Hori ere kontuan hartzeko datua da. Bestelakoan, Zallan jokatutako lehia eskasa izan zen oso: “Guk denboraldiko partidurik txarrena egin genuen. Hala ere, aurten gertatu izan zaigu ondo jokatu eta galtzea, eta, azken batean, futbolean benetan balio duena puntuak batzea da”, Txintxurretaren esanetan.
Portugalete arriskutsua
Hirugarren Mailan erasoan talde abilik badago, Portugalete da. Mailako talderik golegileena da, atea 18 bider zulatuta. Golak adina puntu dituzte eta hirugarren daude, lidertzatik puntu bakarrera. Zortzi partidutan bost irabazi eta hiru berdindu dituzte.