Urriaren 24an, 20:00etan, Alpino Tabira mendizale taldeak batzar berezia egingo du. Gai ordenean puntu bakarra izango da eztabaidagai: egun horretatik aurrera taldea zuzenduko duen lehendakariaren aukeraketa.
Aurretik beste batzar bi ere egin dituzte, baina ez dute gidari berririk aukeratu. Hautagaiak aurkezteko epea urriaren 23ra artekoa da, Alpinoren idazkaritzan. Lehendakarigai izateko bi baldintza baino ez daude: 18 urtetik gorakoa izatea eta gutxienez lau urtez bazkide izatea. Azkenengo sei urteetan Jose Ramon Arrizabalaga izan da mendizale taldeko lehendakaria.