Joera erasokorra duten taldeen defentsa-lana tentuz eta kontzentrazio osoz egin beharrekoa da. Joan-etorriko zoramenean errazagoa da golak sartzea, baina baita jasotzea ere. Talde bakoitzeko orkestra gidarien eginbeharra ez da izaten hainbeste espazioa bilatzea, egon badagoena aprobetxatzen asmatzea baino. Eta hortxe dabil Kulturala liga hasiera honetan futboleko jardunbidean nagusi bi arloen arteko oreka aurkitu ezinik. Oraingoz. Golik gehien sartu duen taldea da Portugaleterekin batera, baina baita gehien hartu duen bigarren taldea ere. Ordiziaren atzetik. Etxerako taktika ona dela dirudi: bi irabazi eta bat berdindu dute. Etxetik kanpora, ordea, hirutik hiru galdu dituzte.
Rikardo Txintxurreta entrenatzaileak argi du taldearen ahulezia nagusia zein den: “Defentsako lanak kezkatu egiten nau. Alderdi hori hobetu behar dugu. Gol asko hartzen ditugu eta horrela zaila goa da partiduak irabaztea”. Alderantziz, erasoan orain arte erakutsi duten freskotasuna da taldeak arma nagusi: “Aurten erraz irteten gara erasora, eta erraz iristen gara aurkariaren areara.Hori aprobetxatu behar dugu”.
Etxean eta Zallaren aurka jokatuko dute bihar. Zallak esperientzia handiko jokalariak ditu. Hala ere, Kulturalak nortasunik badu, etxeko partiduetan du. Sailkapeneko puntu guztiak Tabiran lortu dituzte.
Justu kontrakoa gertatzen da etxetik kanpora. Joan zen astekoa ez zen salbuespena izan. 2-0 galdu zuten Lagun Onaken zelaian. Nolanahi ere, lehenengo gola “guri egindako falta argi baten ondoren” iritsi zela dio Txintxurretak: “Ez dakit epaileak zelan ez zuen ikusi”. Bigarrena, partiduaren hondarrean iritsi zen, jaurtiketa eder batekin