Oskorrik eta Durangoko Tabira musika bandak musika talde bilbotarraren historiako musikari errepasoa egingo diote, taldearen hasierako kantak eta berriagoak joz. Uztartze horren emaitza da Durangon erakutsiko duten BandaBand.

Gure inguru kulturalean banda da errotuen dagoen elkarte musikala, Oskorrikoek diotenez, eta horregatik hautatu ei dute berauekin elkarlanean aritzea, musika formazio herrikoiena dela uste baitute. Otxandioko jaietan bertako bandarekin egin zuten bezala, Durangon ere elkarrekin izango dute emanaldia, beraz.