Joan zen astean erakutsitako mailari eustea da Tabirakoko emakumeek duten helburua bihar etxean jokatuko duten estreinako partiduari begira. Lehenengo jardunaldian egurtu egin zuten igoerarako fabotitoetakoa den Irlandesas; 18 puntuko aldearekin irabazi zieten. Gizonezkoek, berriz, bihar ekingo diote Ligari, Baskoniaren aurka, emakumeen partiduaren ondoren.
Konfidantzaz beterik kantxaratuko da bihar emakumeen taldea. Ez da gutxiagorako. Liga Irlandesasi irabaziz hastea bada zerbait. Ez zen partidu polita izan. Bi taldeak ere motel eta huts asko eginez aritu ziren. Hala ere, Tabirakok esparru guztietan menderatu zuen Leioako taldea, eta jaurtiketetan apur bat gehiago asmatu izan balute aldea oraindik handiago zatekeen.
Bihar Athletico San Sebastian izango dute arerio. Talde igo berria denez, ez dute erreferentzia askorik. Nolanahi ere, irabazteko partidua da; bai behintzat Tabirakok bere maila ematen badu. Okerrik ezean, Tabirakok goikoekin borrokan aritu behar lukeen taldea osatu du aurten.
Beste hainbeste esan daiteke gizonezkoei buruz ere. Aurredenboraldiak itxaropentsu izateko arrazoiak ematen ditu. Esaterako, Arrasateren aurka jokatutako lagunarteko azken partidua 23 puntuko aldearekin irabazi zuten. Bihar Goierri Berrecol izango dute arerio. Talde borrokalaria da, beti lanerako prest dagoena, baina irabazi beharreko partidua da; bai espero moduan goikoekin borrokan aritu nahi badute behintzat. Izan ere, Tabirakok goian aritzeko taldea du; Getxo, Ardoi eta Logrones Santamaria taldeekin batera, hain zuzen ere.
Bestalde, orain astebete Tabirakoko talde guztien aurkezpen ofiziala egin zuten Landakon. Kiroldegia lepo bete zen; 1.200 bat lagun batu ziren, antolatzaileen esanetan. Taldeak banaka kantxaratu ziren zaleen txaloak jasotzera. Gogoratzekoa da aurtengo denboraldian kadeteetako talde berri bi sortu dituztela.
ORDUTEGIA
• Zapatua,17:00, Landakon
Tabirako - Athletico San Sebastian
• Zapatua, 19:00, Landakon
Tabirako - Goierri Berrecol