Gazteengan errugirako zaletasuna sustatu guran, Durango Rugby Taldeak Sukia errugbi eskola sortu zuen iaz. Guztira, 7-13 urte arteko 48 gaztetxok eman zuten izena. Iaz hasitako bideari jarraipena emango diote aurten. Hasierako ekitaldia bihar izango da, 17:00etan, Arripausuetan.
Gaztetxoak adin tarteka banatuko dituzte: 8-9, 10-11 eta 12-13 urte artekoetan. Taldeak
mistoak izango dira. 8-9 eta 10-11 artekoek ostiralero izango dituzte entrenamenduak, 17:00etan hasita. 12-13 urte artekoak, berriz, barikuetan ez ezik eguaztenetan ere batuko dira, 17:00etan. Normalean, 13 urtetik gorako gazteak kadeteen mailara pasatzen dira.
Helburua gazteak apurka trebatzeaz gainera, zaletasuna sortzea ere bada. Horretarako, irteerak egingo dituzte eta Bizkaiko errugbi eskolekin batuko dira, hamabostero, herririk herri.
Errugbi eskola ezagutzera emateko, informazioa buzoirik buzoi banatuko dute Durangalde osoan. Horrez gainera, Jesuitetara, Landako eskolara, Kurutziaga ikastolara eta Institutura joango dira informazioa zabaltzera. Ildo horretatik, iaz legez, nahi dutenek errugbia ikastetxean bertan praktikatzeko aukera izango dute ikasturtean zehar sei bider. Monitore bat arduratuko da klase horiek emateaz, gimnasia orduetan: “Gaztetxoak errugbira zaletzeko horrelako ekimenak egin behar dira. Bestela, gaztetxoen lehen aukera futbola edo saskibaloia izan ohi da. Gainera, orain arte, ekimen honek harrera ona izan du”, dio Joan Manuel Iriondo Durango Rugby Taldeko lehendakariak.
Errugbi eskola sortzeko asmoa aspaldikoa da. Orain zazpi bat urte ere saiatu ziren, baina baliabide nahikorik ez eta bertan behera utzi behar izan zuten. Orain, diru eta baliabide gehiagorekin, indarberrituta itzuli dira. Iaz, besteak beste, Miarritzera eta Madrilera ere joan ziren torneoak jokatzera. Gaztetxoek asko estimatu zituzten horrelako irteerak eta aurten ere antzeko egunpasak antolatzeko asmoa dute.
Taldeen aurkezpen eguna, larunbatean
Durango Ilarduya Rugby Taldearen aurkezpen ofiziala egingo dute bihar, 12:00etan, Arripausuetan. Gizonezkoen nagusien taldeko entrenatzailea Aratz Gallastegi izango da aurten (Getxoko jokalari eta entrenatzaile ohia). 'Ortzi'k gazteen taldea hartuko du. Emakumeen taldea Julen Arebalok gidatuko du.