Mugarra triatloi taldeak triatloi eskola sortu du. Euskal Herrian mota honetako bigarrena da, Lekeitiokoaren ondoren. Adin guztietako jendearentzat zabalik dago; sei urteko gaztetxoetatik nagusietara.
Mugarra triatloi taldeko lagunak benetan emaitza onak lortzen ari dira aurten; lasterketa
garrantzitsuetan, gainera. Emakumezkoak ere inoiz baino gehiago dira eta maila onean dabiltza. Une gozoan daude. Baina horrek ez du esan nahi beti horrela izango denik. Batez ere, atzetik erreleborik ez badator. Eta erreleboa bermatzeko, heziketa osatuagoa eta profesionalagoa emango duen eskola sortzea beharrezko ikusten zuten. Eskolaren helburua ez da derrigor, kosta ahala kosta, maila handiko kirolariak sortzea; alderantziz, gazteak kirolera erakartzea da xedea, gazteei kirola praktikatzeko ohitura sortaraztea. Behin adin batera iritsita, bakoitzak erabakiko du zer emateko prest dagoen.
Triatloi eskola urrian hasiko da martxan. Espezialitate hori hiru kirolen uztarketa da: igeriketa, txirrindularitza eta atletismoa. Entrenamendu planak disziplina anitzeko prestaketa jorratuko du, baina ahaztu gabe helburu nagusia ikasleak triatloirako prestatzea dela; hiru kirolen artean ahalik errendimendu handiena lortzea, beraz.
Triatloi eskolako kideak adin tarteen arabera banatuko dituzte: Prebenjaminak eta benjaminak (6-10 urte bitartekoak), kimuak eta haurrak, gazteak eta nagusiak. Entrenamenduak eta eskolak adinaren araberako eskakizunetara osatuak izango dira.
Hasieran, Durangoko eta Iurretako ikastetxeetara zabaldu dute proposamena. Etorkizunean aztergai izango dute Durangalde osoko ikastetxeetara zabaltzea. Hilabeteko klaseak 10 euro izango dira.
Mugarrak harreman ona du Durangoko talde askorekin: Bidezabal, Tabirako, Durangoko Txirrindulari Elkartea… horrek aukera asko zabaltzen dizkie entrenamenduak osatzerako orduan. Berrizko belodromoarekin ere hitz egin dute, han entrenatzeko baimena lortuz. Durangoko igerilekua ere erabiliko dute.
Durangon, beraz, Euskal Herrian aitzindaritzat jo dezakegun eskola martxan dago eta ateak zabalik ditu nahi duenarentzat.

Adin guztietakoentzako lasterketak urriaren 5eko III. Duatloi Herrikoian
Urriaren 5ean III. Duatloi Herrikoia egingo dute, Mugarra triatloi taldeak antolatuta. Izen-ematea lasterketa egunean bertan egingo da Santa Anan, 9:00etatik aurrera.
Ahalik eta parte-hartzerik ugariena sustatzeko, adin tarte askotako lasterketak antolatu dituzte. 10:00etan, zazpi urtera artekoek eta nagusiek batera egingo dute duatloi txikia; 300 metro korrika bi bider eta kilometro bat bizikletan.
8-12 urtera bitartekoena 10:30ean hasiko da; 1.200 metro egingo dituzte korrika eta hiru kilometro oinez. Gazteen (13 eta 17 urte bitartekoen) lana, 11:00etan hasita, hau da: hiru kilometro korrika eta zazpi bizikletan. Nagusien duatloia 12:00etan hasiko da: zortzi kilometro korrika eta 13 bizikletan.