Emozioa gainezka, lehenengo bi partiduetan

Anboto 2008ko ira. 18a, 10:32

San Fausto Zesta Txapelketako lehen bi partidek ikuskizun ederra eskaini zuten. Cabanillas eta Zumaia hurrengo faserako sailkatu ziren, baina asko sufrituta.

Horixe dute hil ala biziko partiduek: ez dagoela bigarren aukerarik; dena karta bakarrean jokatzen da. San Fausto Zesta Txapelketako lehenengo jardunaldian nabaritu zen tentsio hori, eta ikuskizunaren mesedetan izan zen. Cabanillas eta Zumaia sailkatu ziren hurrengo faserako, baina latz sufrituta.

Lehenengo partiduan Cabanillasko Alonso-Israel bikoteak 30-29 irabazi zion Berriatuko Alberdik eta Aldazabalek osatutakoari. Lazkanok eta Urbietak, berriz, 30-23 irabazi zioten Vidal-Biurrun bikote noaindarrari.

Txapelketako bigarren jardunaldia asteburuan jokatuko da. Zapatuan, 18:30ean hasita, Markinak Elizondoren aurka jokatuko du; jarraian, Gasteiz eta Lekeitio lehiatuko dira. Etzi, 11:30etik aurrera, Donibane Lohitzun-Andoain eta Tolosa-Durango kanporaketak jokatuko dira.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!