Bihar eta etzi emakumezkoen Baqué Torneoa jokatuko da Durangon. Tabirakorekin batera, Irlandesas, Bera Bera eta Arabako EHU legiatuko dira. Liga asteko astebete bakarrik falta zaienean, proba baligarria izango da taldea zer sasoi puntutan dagoen jakiteko.
Bihar, 17:00etan, Bera Berak eta Irlandesasek jokatuko dute; 19:00etan, berriz, Tabirakok eta
Arabako EHUk. Irabazleak finalera pasatuko dira (domekan 12:00etan) eta galtzaileek hirugarren eta laugarren posturako partidua jokatuko dute (domekan, 10:00etan).
Joan zen asteburuan, mutilen torneoa jokatu zen eta hirugarren sailkatu ziren etxekoak. Askatuak-ek finaletik kanpora utzi zuen Tabirako. Ondoren, Urdanetari irabazi zioten. Torneoa donostiarrek irabazi zuten, finalean Zornotza garaituta. Mutilen Liga aste bi barru hasiko da, urriaren 5ean. Partiduetan argi geratu zen zer hobetu badutela, baina aurredenboraldiko partiduak horrexetarako dira, hain zuzen ere.
Emakumeen taldeko entrenatzailea Emilio Baqué izango da aurten. Iaz arte Tabirakoko kirol arloko kidea izan da eta aurtengoa du lehen urtea entrenatzaile. Gainerakoan, taldeak ez du aldaketa handirik izango. Nerea Larrazabalek eta Amagoia Etxebarriak taldea utzi dute. Tabirakoko filosofiarekin bat, jokalari berriak filialetik igotakoak izango dira.
Mutilen taldea Aitor Perugorriak gidatuko du, iaz bezala. Taldetik ez da jokalaririk joan eta berri bi etorri dira. Ikasketak medio, kanpoan izan diren Mikel Larrañaga eta Ruben Arteaga taldera batzeko moduan dira berriz ere. Horrez gainera, beheko taldeko gazteei aukera ematea ere aurreikusten dute.
Tabirakoko talde guztien aurkezpen ofiziala datorren barikuan izango da, 17:30ean, Landakon. Bertan batuko dira jokalari guztiak, babesle ofizialak eta udal ordezkariak.
Talde berria kadeteetan
Aurten Tabirakok bigarren taldea izango du kadeteetan. Horrek gazte mailetan jende gehiago izateko aukera emango die. Horrela, Durangoko saskibaloi klubak 14 talde federatu izango ditu aurten. Guztira, federetuak eta gabeak batuta, 52 talde izango ditu.
ORDUTEGIAK
Finalerdiak
•17:00 (bihar) Bera Bera - Irlandesas
•19:00 (bihar) Tabirako - Arabako EHU
3. eta 4. postua
•10:00 (etzi)
Finala
•12:00 (etzi)