San Fausto zesta txapelketan 16 eskoletako bikoteak izango dira

Anboto 2008ko ira. 12a, 11:37

Etzi emango zaio hasiera Ezkurdi Jai-Alai pilota eskolak antolatu duen zesta puntako San Fausto Txapelketari. Aurtengoa gainera aldi berezia da, txapelketak 25 urte, mende laurdena, beteko duelako.

Etzi emango zaio hasiera Ezkurdi Jai-Alai pilota eskolak antolatu duen zesta puntako San Fausto Txapelketari. Aurtengoa gainera aldi berezia da, txapelketak 25 urte, mende laurdena, beteko duelako.

Euskal Herriko zein Kataluniako 16 eskoletako bikote bana izango dira lehian Durangoko frontoian.  Ordezkaririk gehien Bizkaitik datoz: Durango, Lekeitio, Gernika, Markina, Berriatua eta Getxotik hain zuzen ere. Durangoko bikotea Egoitz Urrejolak eta Inaki Garitaonandiak osatuko dute.

Gipuzkoak lau herri izango ditu ordezkatuta: Andoain, Donostia, Tolosa eta Zumaia. zesta.jpgNafarroatik Cabanillas, Noain eta Elizondoko bikoteak etorriko dira. Azkenik, Arabatik -Gasteizko eskola- eta Iparraldetik- Donibane Lohizune- bikote banak parte hartuko dute.

Faboritoak berezitea ez da lan erraza. Berriatuak eta Donibane Lohizunek bikote gogorrak bidaliko dituzte, bain anatolatzaileen esanetan, parekotasunak nagusitu behar luke partidu askotan.

Inaki Garitaonandiak txapelketa irabazi zuen iaz Eneko Ugarterekin batera. Beraz, txapela defendatzea egokitzen zaio aurten Urrejolarekin.

Etzi goizean jokatuko dira lehen bi partiduak, 11:30ean hasita. Berriatuak Cabanillasen aurka jokatuko du lehenengo; ondoren, Noain eta Zumaia lehiatuko dira. Asteburu honetan partiduak domekarako bakarrik antolatu diren arren, datorrenentik aurrera zapatu arratsaldetan ere beste partidu bi jokatuko dira. Beraz, lau lehia izango dira asteburuko.

Hil ala biziko lehiak

Irabazi eta irabazi. Txapela janzteko ez dago beste modurik. Txapelketa horrelaxe egituratuta dago. Partidu bakoitzeko irabazleak hurrengo txandara pasako da; galtzaileak, berriz, kanporatuta geratuko dira. Sistema horrek partidu bakoitzari interes eta garrantzia berezia ematen dio; eta zera ziurtatzen du: txapela janzten dutenek partida guztiak irabazita jantziko dutela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!