Ligako lehen porrotak ez du zertan urduritasunik eragin Kulturaleko zaleen artean. Egia da estreinakoan Ordizia jipoitu izanak aro emankorrago baten hasiera iragarri zuela; kalbariorik gabekoa, gutxienez. Gernikaren aurka galdu egin zuten, baina bihozkada on horri bizirik eta esperantzaz eusteko arrazoiak daude. Taldeak erreakzionatzeko ahalmena eta lehiakortasuna erakutsi zituen, iaz gutxitan ikusi genuen halakorik. Sentsazio onak igorri zituen. Zapatuan Alaves Bren aurka defentsako lana gotortuz gero, izango ditu irabazteko aukerak.
Alaves B talde arriskutsua izan daiteke. Jokalari gazteak ditu, teknikoki ongi hornituak eta azkarrak. Filialekin ia beti gertatzen den moduan, hein handian, Arabako promesa gazteek osatutako taldea da. Hala ere, Rikardo Txintxurreta konfidantzaz dago biharko erronkari begira: “Gu ondo jokatzen ari gara. Partidu bitan zazpi gol sartu ditugu. Horrek esan nahi du gola badugula”. Partiduko gakoa atzean dagoela uste du: “Defentsan sendo egoten asmatu behar dugu. Hori eginez gero, aurrera ateratzeko partidua da”.
Gernikaren aurkako partiduak (2-1) bi zati oso desberdinak izan zituen. Lehenengoa gernikarrena izan zen. Nolanahi ere, Kulturalak ondo eutsi zion, harik eta epaileak Kulturalaren aurkako penaltia adierazi zuen arte; Txintxurretaren ustez, “normalean adierazten ez den horietakoa”. Kontuak kontu, Gernikak ederto baliatu zuen aukera. Hortik aurrera partiduak berdin jarraitu zuen. Hala ere, nola diren kontuak: lehen zatiko –eta partiduko- aukerarik onena Kulturalak berak izan zuen, Bastida gaztearen oinetan: atezainaren aurrean, bakarrik, ez zuen asmatu. Izan zitekeenetik izan zenera, atsedenaldirako hiru minuturen faltan, Gernikak bigarrena sartu zuen korner batean.
Bigarren zatian, Kulturala sututa zelairatu zen. Baloiaz jabetu eta sarritan hurreratu zen aurkariaren area ingurura. Aukera garbirik sortu gabe, bai, baina uneoro gola usainduz. Horrela, erdiraketa baten osteko aldaratzean Josu Altubek gola sartu zuen. Handik aurrera, merezitako berdinketarik lortu ez arren, Kulturala behin eta berriz saiatu zen azken segundora arte.