
Zapatu eta domekara arte izango da aukera arte ederretan lizentziatutako de la Rica gaztearen lanak ezagutzeko. Durangoko Museoko lehenengo solairuko erakusketa gelan erakusten dituenak bere lan egiteko moduaren erakusle ere badira: surrealismo eta abstrakturako joera duen margolaria da eta, zelanbait, bere margoetako elementuak euren soiltasunean, apaindura gehiegi barik, agertzen ditu: matrikularen gainean, kolpe-leungailuaren lekuan, ezpain gorri-gorri bat duen autoa, edo urez inguratuta, irla batean bezala, ‘Alma de cantaro 5’ adierazten duen seinalea daude ikusgai, inora ez doan bidea ematen duen batean. Inora ez, baina pintzela hartu eta zuritasunean kolore eta formak egiten hasten denean, autoreak berak dioenez, berak ere ez du jakiten nora eramango duen hasitako bideak. Horrela, ironia, absurdoa eta surrealismoaren begietatik erakusten ditu Durangoko Museoan bere burutazioak.